XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

jo, jo, jotzen, joko, du ad. Gorputz batek beste bat halako indar batez ukitu.

Harriak harria jo.

Orma jo arte ez zen gelditu.

(hed. irud.) Pareta jotzen, paretaren ondo-ondoan.

Kosta jo.

Kolpeak eman. (nor (edo zer) elementua, beti hartzaileak).

Eskola hartan oraindik ere haurrak jo egiten dituzte.

Makilaz jo nau.

Bularra joaz.

Zuhaitza aizkoraz jo.

Atea jo dute.

Garia, artilea jo.

Jo eta ke, nola adlg.

(hed.) Musika-tresna bati soinua atera.

Danborra jotzen,.

Gaizki jotzen du txistua.

Hiru orduz jo zuen pianoa.

(hed.) Euskal musika jo zuten.

Bach-en Brandenburgo-ko lehen kontzertua jo ondoren.

Soinu egin (zerbaitek.) (zer elemendurik gabe).

Kanpaiek jo baino lehen.

Bi aldiz jo du txirrinak.

Jotzen duenean gero tronpeta izugarriak.

(Erlojuari dagokionean, zer elementua, orduaren zenbakia).

Hamarrak jotzen ditu hamaikak jotzeko.

Kanpandorreko erlojua goizeko laurak jotzen ari zenean.

(arrt.) (Definizio-eragozpenak).

Larrua, idia, kanpaia jo.

Eskabideren bat edo egiteko norbaitengana zuzendu. (-a deklinabide-atzizkiaz).

Poliziagana jo zuen.

Lehendakariarengana jotzen ez badugu ez dugu ezer konponduko.

Gora jo. ik. apela(tu).

Norabaitera zuzendu.

Donosti aldera jo zuten azkenean.

Lurra, erreka behea jo, hondatu, suntsitu.

Jota dago (lgart.) hondatuta, guztiz suntsituta dago.

Jo dezagun hori horrela dela, eman dezagun hori horrela dela.

Antzekotzat jotzen ditut biok, antzekotzat hartzen ditut, antzekoak direla uste dut.

Ergeltzat jotzen dute bere herrian.

joaldi, iz. Zerbait, berezk. musika-tresna bat, jotzen den denbora, edo aldietatik bakoitza.

joan, joan, joaten, joango, (doa, d(ih)oakio; nindoan, zihoan, zihoakion; balihoa; lihoake; bihoa). da ad. Adierazten den tokiraino edo tokiruntz higitu.

Astero joaten gara Bilbora.

Hegoalderuntz joan ziren.

Norbaiten etxera joan.

Itsasoz, trenez joan. ik. ibil(i).

Iragan.

Joan den urtean.

Denbora joanez gerozko damua.

// (Aditz-izen batekin (beronek -a deklinabide-atzizkia hartuz), gertakari baten berehalakotasuna adieraziz).

Erortzera zihoanean.

Adieraztera noa, bi bertsotan, atzo gertatu zitzaidana.

-z joan (Egintza baten jarraitasuna adierazten du).

Handituz zihoan.

Bere ondasunak urrituz joango dira.

zaio ad. (Aditza nor-nori erako forma sintetikoan beti) Egokitu.

Soineko hori ez dihoakio.

Hitzak ez dihoazkio musikari.

Ardura izan, zerbaiten etorkizuna beste zerbaiten menpean egon.

Hainbat dihoakizun arazo horretan.

Bizitzea zihoakion hartan.

Ez dihoakit ezer.

du ad. (ipar. klas.) Eraman.

joan, adj. joan ad.-aren era perfektoa.

Denbora joana, denbora iragana.

Erle joanak eztirik ez (esr. zah.).

Joan-etorriak.

Joanak joan.

joanen (lit.) Joango.

joare, iz. Zintzarria.